top of page

Liburuaren 6. pasartea


Paragrafo honetan ikusten dugu gure hezkuntza sistemaren erronka berezi bat, ikasketa esanguratsua. Irakurtzen den bezala eredu tradizionalarekiko kritika bat aurkitzen dugu. Egileak alderatu egiten du eredu tradizionalean lortzen den ikasketa, berak sortutako softwarearekin (Logo) lortzen den ikasketarekin.

Hezkuntzaren eredu tradizionalaren arazo deigarri bat ikasketan aurkitzen dugu, non ikasleek barneratzen dituzten teknikak edota ezaguerak ez dituztela modu iraunkor batean barneratzen. Honen arrazoi bat da ikasleek ez dizkiotela ikusten erabilerarik ikasten hari diren teknika edo ezaguera hauei. Horren ondorioz sortzen da ikasketa esanguratsuaren terminoa. Ikasketa esanguratsu bat ematen da ikasleek ikasten ari diren ezaguerei esanahi bat ikusten diotenean. Hain zuzen ere, ikasketa esanguratsua da hezkuntza sistemaren erronka nagusitariko bat, eta oraindik ere erronka honi nola aurre egiteko bilatzen hari dira adituek.

Nire ustez, ikasketa esanguratsua lortzea helburu bezala duen hezkuntza sistema bat sortzeko, oinarrizkoa da daukagun eredu tradizionala albo batean ustea eta gure sistemak dituen konpetentziak eta helburuak aldatzea, beste batzuk sortzeko ikasketa esanguratsu bat sustatzen dituztenak.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page