
MATEMATIKAK


Kaixo lagunak!
​
Beste egunean klasean geundenean gure irakasleak proposatu zigun beste jarduera berri bat, non geometria landu behar genuen scratcharen bitartez. Horretarako bilatu behar izan ditugu komando ezberdinak eta bloke ezberdinak egitura geometrikoak sortzeko. Egitura hauek sortzeko kontuan hartu izan behar ditugu egitura geometrikoen aldeak, hauetan oinarrituko garelako hain zuzen ere. Hau da, egiturak sortzeko sortuko ditugu estimulu ezberdinak, eta estimulu hauek aldeak izango dira, adibidez, lauki bat osatu nahi badut sakatu behar izango dut "4" tekla. Hortik abiatuz sortu egin ditut hainbat komando egitura geometriko ezberdinak egiteko.
Horretaz gain, beste pausu bat eman dugu, pertsonai bat izanda eragin dugu galdera bat agertzea, alegia, pertsonai honek galdera bat egingo digu, honetan galdetuko digu zenbateko aldekoa nahi dugun egitura. Galdera honi, tekla batekin erantzungo diogu, eta orduan pertsonaiak zure egitura sortuko du. Aldeko egitura geometrikoen a partez, borobilak egiteko agindu zigun, horregatik bilatu egin genituen bi modu desberdin borobilak sortzeko.
​
Egia esanda, asko kostatu egin zigun komandoak sortzea eta aginte guztiak eraginkorrak izatea eta ia 3 ordu eta erdi egon ginen komandoak sortzeko eta askotan frustratzen ginen, ez ginelako sortzen komando zuzenak. Nire ustez frustrazioaren eraginetariko bat denbora da, azkenean hainbat ordu egonez gero zure pazientzia bukatzen joaten da eta mugimendu bat txarto ateratzen bada magnifikatuko da.
​
Azkenik gure irakasleak marraztu egin zuen marrazki geometriko bat arbelan eta eskatu zigun scratchean islatzea. Honetan gure esperimentzaio sartu zen irakaslearen marrazkia islatzeko, horretarako hainbat alditan saiatu behar izan ginen, marrazki osoa lortzeko.
​
Argazkietan sakatuz gero, scratcharen web orrialdera biladiko zaitu.
​
​

![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |