top of page

Irrati saioa


Url honetan txertatzen dizuet magistaritzako ikasle talde batek egindako irrati saioa Hala Bedi irratira eramateko. Irrati saio honetan etorkisuneko 4 irakasleek irakasle bati egindako elkarrizketa azaltzen da. Elkarrizketa honetan azalduko da gai nagusia hezkuntza da, eta elkarrizketaren galdera bakoitzaren ostean 4 ikasleek sortutako gogoeta agertuko da.

Ekintza hau guk irratiarekin izandako lehenengo kontaktua izan da, horregaitik oso harro gaude ateratako azkenengo produktuarekin.

Irrati saio hau egin ahal izateko, erabaki genuen elkartzea eremu itxi batean non soinua ez dagoen, horrela grabazioa garbia entzungo zen. Aldez aurretik gidoi bat egin genuen oinarri bezala izateko eta modu jariakor batean egiteko, azkenean irratian gaude eta etenaldiak ezin dira eman, ezin dira trabak egon eta modu natural batean eta jarraian eman behar da.

Hasi ginenean gidoia eratzen kontuan erabaki genuen elkarrizketa bar burutu irakasle batekin, eta horretarako baimena eskatu egin genuen irakasleari bere denboraren tartetxo bat eskaintzeko. Elkarrizketara heldu genuenean prestatu egin genuen gidoi bat elkarrizketa naturala ateratzeko eta ez isiluneekin eta tarte-hutsekin. Gero bururatu zigun aldatzea gure ideia eta elkarrizketa horretatik beste elkarrizketa bat egin. Hau da, irakasleari egindako elkarrizketatik beste elkarrizketa bat atera genuen non irakasle-eskolako bi ikasle irakasle honen argudioei entzunez gero, eztabaidatzen zuten. Horrela gure parte hartzea handituko zen eta gaur eguneko gaiei buruz hitz egingo zen (gizartearen interesekoak).

Elkarrizketa grabatu genuen mugikorretan aplikazio baten bitartez, ondoren, elkartu ginen taldeko kideren etxe batean non elkarrizketaren bigarren atala grabatu genuen, ordenagailuren aplikazio batekin non podkast ezberdinak elkartu daitezke.

Egia esanda bigarren atal hau egiterakoan hainbat saiakera egin behar izan genituen grabatzerako orduan hainbat arrazoiengatik akatsak egiten genituelako eta trabatzen ginelako, orduan berriz hasi behar genuen. Hala ere, normaltzat hartu genuen irratiarekin gure lehengo harremana izan delako.

Azkenean, lan osoa bukatu ondoren berriz entzun genuen emaitza entzuteko, eta oso harro sentitu ginen lan oso txukuna atera zaigulako eta lehenengo aldia izateko nahiko maila ona aurkeztu dugulako.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page