top of page

"La familia conectada" laburpena


“LA FAMILIA CONECTADA”

Denbora aurrera egin ahala, teknologiaren haztapena azkartu egiten da, eta honekin mundurako zalantza berriak sortzen dira. Hauetako bat da teknologia umeak hezitzeko baliagarria den ala ez. Nahiz eta jende asko ez sinetsi teknologian hezkuntzarako baliabide bezala, edo honen aurka egon, gaur egungo errealitate bat da. Gure umeen bizitzetan teknologia gero eta barneratuagoa dago, bai aisialdietan, bai eskola orduetan. Haztapen honen ondorioz eskolek, gurasoek eta umeek jarrera egoki bat hartu behar dute teknologiarekiko. Gurasoek adibidez, ulertu behar dute teknologia baliabide oso garrantzitsu batean bihurtu egin dela, eta beren umeek ezaguera gehiago izango dituztela, baina ekintza gainbegiratu batean daudela sartuta. Hau da, umeek nahiz eta kontzeptu edo ezaguera berriak ulertu teknologiaren bidez, gurasoak beraiekin egon behar dira kontzeptu hauei esanahiak emateko. Aldiz, guraso askok beldurra daukate teknologiari eta horregatik ez daude prest beren umeei eskaintzeko. Beldurra sortzen da kontrolatzen ez duten baliabide bat delako eta umea beraiek baino askok gehiago jakingo du, horren ondorioz ezingo dute umeen mugimenduak kontrolatu. Hortik abiatuz, gurasoek baloratu behar dute teknologiari buruzko trebeziak bereganatzea, hots ikastea. Hau umeei lagunduko die, zalantzak izaterakoan gurasoengana joko dute hain zuzen ere.

Teknologia gero eta aurreratuagoa izan harren, ez da erabiltzen behar den bezala. Eta hortik, bi jarrera sortzen dira: utopikoak eta kritikoak. Utopikoak bai ala bai teknologia berriak eskoletan ezarri nahi dutenak dira eta kritikoak teknologia berriak eskoletan ezartzeak ondorio negatiboak sortuko direla esaten dutenak. Biek argudio baliagarriak dituzte, utopikoek nahi dute teknologia bai ala bai ezartzea gure irakaskuntza sisteman, baina baliabide beri eta desberdin honekin ez dute pentsatu ere egin agian irakaskuntza eredu desberdin bat behar dugula ikasketa esanguratsua sortzeko. Adibidez, biderketak irakasten hari badira, nahiz eta teknologia berrien laguntza izan, biderketa bat azaltzen badute konputagailuan eta umeek hautatu behar badute erantzun egokia, eredu tradizionala jarraitze hari gara. Eta beste eredu bat bilatu behar da baliabide honek ematen dizkigun aukerekin etekina lortzeko. Baina gaur egun lortu egin dira jardueren eredu oso baliagarriak umeengan. Teknologia berri hauek umeek guraso askok baino askoz hobeto ulertzen dituzte eta hau ondo ikusten da bakarrik geratzen direnean. Internet adibidez, sortzen ditu ikasketa prozesu ezberdin bat, non umeek galdera bat proposatu behar diote bilatu nahi dutenaren arabera, informazioa bilatu, informazio egokia aukeratu, eta aurkeztu. Prozesu honek askoz esanguratsua da, klaseetakoa baino, umeek ezagutza horrekin interakzio-natu behar dutelako honi buruz jakiteko.

Gaur egun softwareko enpresek ez dituzte bilatzen umeentzako ikaste prozesu desberdinak eraginkorragoak direnak, baizik eta bere produktua saltzeko helburuarekin sortzen dute software horiek. Horren ondorioz sortzen dituzten softwareak adibidez matematikako esparruan irakaskuntza tradizionalean daude oinarrituak, hau da galdera bat burutu ondoren bi erantzun posibleak ematen dira eta hauetatik bat zuzena da. Hortik abiatuz umeak ikusten ditu bi aukera posibleak eta hauetatik bat aukeratu egiten du, ondo badago ordenagailuak soinu positibo bat sortuko du, aldiz gaizki dagoena aukeratzen badu ordenagailua soinu negatibo bat sortu egingo du. Egoera hauek eragin zuzenak sortzen ditu umeengan, hauetako bat matematikak gorrotatzea da. Ume askok matematika gorrotatzen dutenek ez dute irakaskuntza prozesu ezberdinetan sartu, hots bakarrik frogatu egin dute eredu tradizionala eta hau bera egiten hari dira softwareko enpresak. Gainera software hauek saltzeko erabiltzen dituzte esaldi batzuk gurasoen arreta deitzeko, esaldi honetan ikus daiteke gurasoek nahi dutena; “konturatu gabe ikasi egiten dute”. Esaldi hauek desegokiak dira guztiz ere, umeek ikasketa esanguratsu bat izateko jakin behar dute egiten hari diren, eta hau gurasoen ardura da. Jolas bat erosi aurretik gurasoek jarraitu behar duten bost galdera hauek planteatzea egokiena litzake: Nork gidatzen du, umeak ala ordenagailuak?, sormena, fantasia eta jolasentzako lekurik al dago?, Partekatzeko zerbait dago?, Frogatu egin dut erosi aurretik? Eta azkenik, lortu dut oreka mental bat?.

Baina software eta teknologia berri hauetan oso garrantzitsua da gurasoen rola. Gurasoek umeei baloreak helarazterakoan kontuan hartu behar dute irakaslearen aldeko jarrera izan behar dutela, bestela ikasleek hartu egingo dute gurasoen jarrera, hau sortzen da instintiboki, nahiz eta gurasoak ume bati gauza bat irakatsi, gurasoek kontrako gauza egiten badute, umeek egingo dute ikusten hari direna. Hemen aurkituko ditugu ikaskuntzarekin lotuta dauden hiru balore eta kontuan hartu behar direnak: zintzotasuna eta iruzurra, errespetua, materialismoa eta Internetekiko harremanak.

Umearen eta konputagailuaren harremanean oso garrantzitsua da familiaren jarrera, hau da, familiak konputagailuarekiko duen iritsia positiboa izan behar da umeak jokaera positibo bat izateko. Horretarako familiaren barruan erabakiak hartu behar dira rol guztietan. Gurasoei dagokionez, egokiena litzake konputagailuen inguruan zerbait ikastea, adibidez, hauek manipulatzen ikasi edo behintzat ikasteko gogoak eduki, hau oso eraginkorra izango da umeengan. Gainera ulertuko dute umearen jokaera saiatzen badira konputagailua erabiltzen, eta ikusiko dute egokiak diren jarduerak umeekin erabiltzeko. Hona hemen aholku batzuk: Umeek ulertu behar dute gurasoen edo helduen papera, hots ez badute inoiz konputagailu bat erabili ikusi behar dute frustrazioa agertu daitekeela gauza berria eta ezezaguna delako, horregatik saiatu behar dira denbora ematen eta laguntzen aurrera egiteko. Konputagailu bat ez du ulertzen generoei buruz, ez da inporta neska ala mutila zaren, are gehiago konputagailu bat erabiltzerakoan ez du eraginik izango mutila izatea edo neska izatea. Aiton-amonen kasuan teknika asko daude umearekin denbora igarotzeko nahiz eta konputagailuei buruz ezer ez jakin. Alegia, oso lagungarria litzake konputagailuei buruz zerbait jakitea horrela komunikatuko lirateke beste modu batez. Honekin batera aipagarria da, konputagailuak ez dutela adin minimo bat erabiltzen hasteko.

Teknologia berri hauek erabiltzeko hainbat adibide azalduko dira, non erabilitako baliabide nagusia MicroWords softwarea izango da. Umeentzako software bat irekitzerakoan ohikoena da musika edota zerbait azaltzea, baina MicroWordsean ez da ezer agertzen. Software honetan guk sortu behar ditugu edukiak hutsetik. Adibidez joanek, egin zion bere amonari itsas dortoken aurkezpen bat argazkiekin eta beste web orrialdeen estekekin. Baina MicroWords softwareak eskaintzen ditu aldaera gehiago, programazioan oinarritutako programan oinarritzen delako. Sortzen diren istorioak ez dute amaierarik, jasonen kasuan ikusten den bezala, hasten dena koloreekin jolasten eta amaitzen dena ipuin bat sortzen. Baliabide honekin umeek garatuko dute jariakortasun teknologikoa, aurrera egiten duten heinean aldaera berriak bururatuko zitzaielako eta hauek sortzen saiatuko direlako. Gainera produktu bat sortzerakoan oso harro sentituko dira ikasitakoarekin eta sortutako emaitzarekin.

Hitz egindako baliabide berri hauei dagokionez, nonbait sartu behar ditugu, eskolan konkretuki. Baina gaur egun eskola askok daukate teknologia berrien aurkako jarrera, ez dute nahi baliabide hauek ezarri bere geletan hainbat arrazoiengatik. Adibidez askotan irakasleek ez dute nahi teknologia hauek ezartzen ez dutelako nahi denbora eman hauen erabilpena ikasteko edota jarduera ezberdinak prestatzeko. Eta egoera hauek aldatzeko oso pisu handia daukate gurasoek, horretarako sartu behar dira eskoletan eta proposatu teknologia hauen erabilpena, eta ezezkoa jasotzen badute bilatu behar dute beste modu bat entzunda izateko. Bakarrik mugituz lortuko dute nahi duten helburua. Baina teknologiari dagokionez, dirudi ez dela eskoletako gaia, hots, beste alderditan oinarritzen bagara, adibidez zientzian eta antzinako mediku bat ekartzen badugu gaur egunera harrituta geratuko da bere alderdia jasandako aldaketekin. Aldiz, antzinako irakasle bat ekartzen badugu gaur eguneko eskola batea ez da ezta harritu ere egingo, agian klaseak eman ahal ditu. Hiru indar hauetatik indar gehien daukana azkena da, umeen boterea. Azkenean beraiek dira prozesua jasotzen dutenek, baina helduek jakin gabe, umeek aldaketak sortzeko ahalmen handia daukate. Beraz ikaskuntza sisteman aldaketa bat izateko ikusten dira aldaketaren 3 indar nagusiak: industria indartsuak, ikaskuntzaren iraultza eta umeen boterea. Hauek dira elkarrekin aldatu dezaketen gaur egungo hezkuntza sistema teknologia berriei atera irekitzen. Baian hauek eman baino lehen gurasoek oraindik ere esku hartzen handiago bat izan behar dute hezkuntzan aldaketak minimoak lortu arte.

Aldaera guzti hauek ikusiz gero, etorkizunean nola izango diren teknologia berrien erabilpena eskoletan irudika ditzakete. Horregatik ikusten den bezala, teknologiek bai jostailuetan, bai hezkuntzan, garapen azkarra eta etengabean daude. Azkenean etorkizuneko jostailuak elkartuko dira teknologia berriekin eta hauek hezkuntzan sartzea baloratuko da. Gaur egungo adibide argienetariko bat Lego jostailuak dira, hasiera batean kamioiak sortzen zituen gizon bat zen, baina ikusi zuen adreiluekin eraikuntzako jolas bat sortu al zuela, eta denboraren poderioz materialak aldatzen eta hobetzen joan ziren gaur egun arte. Etorkizun batean Lego piezak aurre-pausu bat eman dezakete, non konputagailu txiki batekin lotuta animaliak edota objektu “bizidunak” sortuko ziren. Jostailu hauek sortuko dute komunitate berri bat, hau da gaitasun sozialak lantzeko baliagarriak izango dira. Jostailu batekin edota software berri batekin umeek beraien artean interakzio-natuko dira. Baina jostailuak a parte beste alderdi batzuetan oso garrantzitsua izango da teknologia berrien esku hartzea, hezkuntzan adibidez. Gaur egun ematen den garrantzia gramatikari, irakurtzeari eta idazteari, etorkizun batean alde batera geratuko dira, non beste gaitasunak nabarmenagoak bihurtuko dira. Gainera sortuko diren baliabide berriak irakurketa prozesua guztiz aldatu dezakete, zeinekin irakurketa irakasteko modu eraginkorragoak sortuko dituzte.

Hiru adibide hauekin ikusten da nola teknologia berriek ahalmena handia dituzte ikusteko ohituta gauden gizartea aldatzeko.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page