top of page

Code kurtsoa

Kaixo lagunok!

Orrialde honetan Coda.org webgunean izan dudan esperientzia azalduko da, hain zuzen ere programazioari buruzko kurtso bat burutzerakoan. Kurtso honen bitartez ikasten da modu eragin batean programatzen. Horretarako maila ezberdinak agertzen dira non helburu jakin bat eskatzen dizute, eta hortik abiatuz zure baliabideak erabiliz heldu behar zara helburura. Lehengo mailak nolabait errazak dira, batez ere Code orrialdea erabilita badaukazu. Mailak igaro ahala pantailen zailtasuna handitzen doa eta pantailaz igarotzea denbora gehiago eskatzen du.

 

Orokorrean esan dezaket ez duela izan zailtasun askorik kurtso osoa burutzerakoan eta jariakortasunez gainditu egin dudala. Baina hala ere, pantaila batzuetan harrapatua geratu egin naiz hainbat minututan eta nire buru frustraziora ailegatzeko oso hurbil ikusi dut. Batez ere 15. Etapan “el artista” deiturikoa. Etapa honetan 4 pantailan pilaketa handiena izan nuen non frustraziotik oso hurbil geratu nintzen, pantaila honetan etxe bat egin behar nuen, oso gauza erraz bat iruditzen zitzaidana, baina hau ez zen horrela izan, guztiz alderantziz hain zuzen ere. Pantaila hau igarotzeko bi egun eman nituen lehenengo egunean ezinezkoa ikusten nuelako eta hobe iruditu zitzaidan hor bertan ustea, haserretzea baino. Bigarren egunean, beste modu batean ikusi nuen eta erreflexionatuz gero irtenbidea ikusten hasi nintzen.

​

Nire ustez, mota honetako orrialdeak eta baliabideak oso erabilgarriak izan daitezke irakasle bezala erabiltzeko, ikasleen hainbat gaitasun landu ditzakegulako. Oso garrantzitsua da ikasleekin autonomia lantzea, eta baliabide hau autonomia lanketa oso handia eskatzen digu, non laguntzarik gabe ikasleek produktu bat sortu behar dute eta horretarako esperimentazioa eta sormena erabili behar dute. Hori dela eta, uste dut lehen hezkuntzan teknologia berriak gero eta indar gehiago izan behar dute, hain zuzen ere, gure gizartean teknologia leku guztietatik aurkitzen dugu eta hau eraginten du umeentzat gauza normal bat bezala ikustea, horren ondorioz eskolak teknologiaz aberaztu behar dira. Azkenean eskolak gizartearen ispilu bat izan behar dira, eta hau esan nahi ezin direla egon gizartea baino 50 urte atzeratutak.

Lehengo kurtso hau bukatu ondoren, beste hastapen kurtso bat egin behar nuen. Honetan hautatu behar nuen kurtso bat 5 edo 6 kurtsoetatik. Kurtso guzti hauek pertsonai ezagunak bazituzten, adibidez, bat stars wars sagakoa zen eta beste bat angry bird jolasekoa. Hau ikusita, sartu nintzen Angry Birdseko kurtsoan, non jolasean bezala txoriekin txerrien aurka egin behar duzu, baina oraingoan komandoen bidez mugitu behar duzu txoria txerriengana heltzeko. Kurtso honek 20 mailak ditu eta guztiek helburu berdina dute.

​

Esan beharra dago aurreko kurtsoa burutu ondoren bigarren kurtso honek ez duela zailtasun handirik, hain zuzen ere landuko dituzun edukiak jadanik landuta dituzulako. Hori dela eta, gehienez 10 minutu eman ditut kurtso osoa burutzeko eta titulua eskuratzeko. Kurtso honetan batez ere, lantzen dira errepikapenen komandoak, horrela mugimendu asko egin ahal ditugu bloke oso gutxi erabiliz.

​

Berez, bigarren kurtso hau egingo banu lehenengo kurtsoa baino lehen zentzu gehiago ikusiko nion, erabili behar ditudan komandoak oso basikoak direlako eta Code erabili gabe eta esperimentazioarekin igaroko nituen mailak. Hala ere, uste dut horrelako web orrialdeak unibertsitateek erabili behar zituen askoz gehio, horrela ikasleek egiten ikasiko dute, eta ez irakurtzen, edota kopiatzen. 

Code bigarren kurtsoa

angry titulo

angry titulo

angry kurtso 3

angry kurtso 3

angry kurtso 3

angry kurtso 3

bottom of page