Makey - Makey
Nire web orrialdeko atal hau idazten dudan bitartean gogoratzen dut irakasleak lehen aldian aipatu zuenean Makey-Makey tresna. Momentu horretan nire taldekoak begiratu ginen elkarri harituta ez genekielako zertaz ari zen hitz egiten irakasleak. Horregatik bilatu genuen interneten zer zen Makey-Makey tresna, eta hainbat bideo ikusi genituen gure burua kokatzeko. Orduan, konturatu ginen ordenagailuaren teklen ordezkapena egiten zuela. Hau da, gailu hau mando bat bezala da, non agertzen dira hainbat letra eta gezi, orduan kableekin konektatuz ordenagailuan sakatzen badugu bezala funtzionatzen du.
​
Makey-Makey gailua heldu zigunean esperimentatzen hasi ginen eta ikusi genuen jolasteko mando bat bezala erabili ahal zela, eta minijuegos web orrialdean sartu ginen jolastera eta gailua frogatzera. Hor konturatu ginen gailu horrekin denetarik egin genezakeela, edozein gauza egiteko erabiltzen baikenuelako.


Hurrengo egunean Makey-Makey gailuekin geunden bitartean gure irakasleak esan zigun proiektu bat sortu behar genuela gailu horrekin. Proiektu horretan Makey-a erabiliz sortu behar genuen materiala erabiltzeko eta ordenagailuan erabili. Irakasleak guztiz aske utzi zigun lan egiten eta hortaz hasi ginen pentsatzen.Egia esanda, hasiera batean ez genekien nondik hasi, eta nolabait zurian geunden, ez genekien zelako proiektu egin ezta ze motatako materiala erabili. Gainera, ikusten genuen gure taldekideek egiten ari zieten lanak eta hasi ginen larritzen. Baina hau ez zuen asko iraun, hain zuzen ere bi egun pasa eta gero gutariko bati bururatu zitzaion egiten “ebakuntza” jolasa, zeinean kontu handiz atera behar zaizkio hezurrak marrazki bati.
Beraz, martxan jarri ginen eta hasi ginen behar genuen materiala batzen, eta hurrengo zrenda hartu genuen:
-
Oinetako kutxa
-
Artaziak
-
Ume baten marrazkia
-
Kartulinak
-
Aluminiozko papera
-
Pintzak
-
Gozokiak
Material guztia prestatuz gero, hautatu genuen scratch programa jolasa martxan jartzeko. Scratchean sortu genuen erruleta bat ze zati artera behar zen zuzentzeko, horretarako erruleta irregularra izan behar zen aukera guztiak ateratzeko. Erruleta sortuz gero soinuak sartu genituen txarto egiten bazen soinua ateratzeko, hau egin genuen Makey-Makey gailuarekin lurra eskuan izanez eta pintza beste eskuan, horrela pintzekin aluminiozko papera ukituz gero soinua aterako zen.


Azkenean, klasean elkartu ginen guztiak bakoitzak bere proiektuarekin, eta guztiz harro esaten dugu oso pozik atera ginen hartatik. Gure ustez, gure proiektua aldaera asko badauka barruan, eta baliabide asko hartu ditugu hau sortzeko, gainera materiala gure eskuz sortuta dago. Gurentzat oso proiektu interesgarria izan da, non batez ere autonomia eta esperimentazioa landu egin dugun. Hau esaten dut, konturatu egin garelako barneratu egin ditugun ezagueraz eta zenbat eskatu du lan honek guri etekin positiboa lortzeko, eta askoz garrantzitsua ere harro sentitzeko.
​
Beheko argazkietan sakatuz gero gure jolasaren scratchaera bidaliko zaitu jolastu ahal izateko

















