top of page

Liburuaren 9. pasartea


Hurrengo paragrafo txiki honetan hezitzaile eta irakasle askoren beldur bat agertzen da. Paragrafoan azaltzen da, korporazio handiek hezkuntzarekin kolaboratu nahi dutela modu aktibo batean hain zuzen ere. Eta egoera honek hezkuntza eraldatzeko oso indar boteretsua izan daiteke hain zuzen ere.

Beldurra sortzen da ez dakigula egia den ala ez korporazio hauek modu positibo batean kolaboratuko duten, hau da hezkuntzaren helburuak oinarri bezala izan behar dute. Baina askok pentsatzen dute benetan nahi dutena negozio bat eraikitzea dela etekinak sortzeko, hots hezkuntzaren aitzakiarekin helburu propioak beteko dituztela, dirua egitea hain zuzen ere. Aldiz kolaborazio egoki bat lortzerakoan, ezin dira ezta imajinatu lortuko ziren hobekuntzak hezkuntzaren arloan, agian hezkuntzaren prozesua askoz eraginkorragoa bihurtuko luketena.

Nire ustez gai honetan beti egongo dira zalantzak gertatuko denaren arabera, baina ikusten ari gara nola gure gaurko hezkuntza sistema atzeratuta geratzen den, eta ondorioz aldaera berriak bilatu behar dugu. Azkenean teknologia berriak mundu osoko geletan aurkituko ditugu, ziur nago.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page