top of page

Liburuaren 7. pasartea


Liburuaren atal honetan agertzen da gure garaian herrialde askotan ezarri egin duten alderdi bat, programazioa. paragrafo honetan azaltzen dira programazioarekin lortzen diren onura batzuk. Programazioan motibazio konstanteak agertzen dira, hots jarduera bat prestatzerakoan helburuak epe motzekoak izango dira, beraz helburu bat saio batean suertatu daiteke. Hau eragin zuzenak sortuko ditu, batez ere epe motzeko helburu hauek betetzerakoan ikasleek harro sentituko dira beren buruaren, eta zuzenean motibazioa hazi egingo da.

Lehen aipatu dudan bezala lurralde askotan konpetentzia bezala ezarri egin dute programazioaren edukiak. Ikasleek erabiltzen dituzte hainbat softwareak produktuak eta proiektuak sortzeko. Honen bitartez umeek sormena erabiliz ipuinak, istorioak, jolasak, etab. sortzen dituzte softwareari agindu oso sinpleak emanez. Baina agindu hauek arrakasta lortzeko esperimentatu behar dute huts egiteak, horrela bakarrik aurkituko dute bidea nahi duten emaitzak lortzeko.

Nire ustez programazioa gure gaur eguneko hezkuntza sisteman egon beharreko alderdi bat da. Programazioko jarduerak egiten dituzten eskolek, nabaritu egin dute umeek garapen prozesu bat jasotzen dutela. Gainera jarduera mota hauekin edozein eduki landu ditzakegu, hots sortu ditzakegu animalietako proiektuak, hezkuntzari buruzko ipuinak, matematikei buruzko jolasak…

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page