Liburuaren 11. pasartea

Paragrafo honekin egileak kolokan jartzen ditu hezkuntza sistemaren hiru oinarrizko trebeziak: idazten ikastea, irakurtzen ikastea, eta kalkulatzen ikastea. Horretarako esaten du denbora aurrera egiten den heinean agertuko direla ezaguerak lortzeko metodo ezberdinak, zeinetan trebezia hauek agian ez direla beharrekoak ezaguera hauek lortzeko. Orduan lehentasunen ordena aldatu egingo da, baina hau gertatzeko oraindik denbora igaro behar da.
Ideia hau eztabaida oso interesgarri bat irekitzen du. Hauek izango dira gure hezkuntza sistemaren oinarrizko trebeziak betirako? Egia da ezin dugula ikusi etorkizuna, baina ez dugu ikusi behar jakiteko sortuko diren baliabide kopurua kontaezinak izango direla. Eta hauetako batzuk oso esanguratsuak bihurtuko direla gure hezkuntzan, zeinak oinarrizko kontzeptuak eraldatuko dituzte. Baina egia da, idazmena, irakurmena eta kalkulua sortu zirenetik urte pilo bat pasatu egin dira, orduan badago posibilitate bat, non hauek denboran zehar mantenduko direla gure oinarrizko trebeziak bezala.
Nire ustez, helduko da momentu bat, non pixkanaka teknologiak sartu egingo dira gure hezkuntza sisteman eta hauen garapenaren ondorioz, behar ezberdinak sortuko dira eta hauek manipulatzeko belaunaldi berriek trebezia jakin batzuk barneratu beharko dituzte. Baina idazmena, irakurmena eta kalkulua ez dira desagertuko, baizik eta lehentasunez aldatuko dira bakarrik.