top of page

Liburuaren 10. pasartea


Paragrafo honetan umeentzako hezkuntza sistemaren arazo nagusi bat agertzen da. Paragrafoan umeen diziplina arazoak justifikatzen duen arrazoi bat azaltzen da, hau esaten du eskolak legitimitatea galtzen duela umeen aurrean. Legitimitatea galtzen du eskolak, gizartearekin konparatuz eskola atzeratuta ikusten dutelako eta ikusten dutelako eskoletan erabiltzen diren metodoak atzeratuak daudela.

Nire ustez, eskolak atzeratuta ikustea ohikoena izan behar da, hots ume baten azalean jartzen bagara, etxean mugikorrak, ordenagailuak, bideojokoak, telebista, etab. motako tresnak ditugu gure inguruan, aldiz eskoletara joaten bagara ikusten ditugun gauzak guztiz kontrakoak dira; mahaiak, aulkiak, paperak, arkatzak… Nahita ez, adibide hauen artean dagoen desberdintasunak oso nabariak dira.

Arazo honi irtenbidea lortzeko, aurreko paragrafo gehienetan landutako gaia garatu beharko genuke, teknologiak eskoletan ezartzea. Bilatu behar dugu bide bat non teknologia berriak eskoletako gela guztietan barneratuak egon behar dira, eta horretarako sistema tradizionala aldatu behar bada, aldatu egin behar dugu. Bestela hurrengo belaunaldiek etxeetan izango duten teknologiak eskoletan egongo direnekin konparatuz oso atzeratuak egongo dira. Horren ondorioz orain daukagun arazoari askoz zailagoa izango da aurre egitea.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page