Let´s teach kids to code
Bideo honetan kodifikatzeari buruzko diskurtso oso interesgarri bat egiten digu Mitch Resnickek. Mitchek kodifikatzeko Scratch programaren sortzailea da, non istorioak, ipuinak, albisteak, jokoak, etab. sortzeko aukera duzu. Kasu honetan Mitchek hitz egiten digu kodifikatzearen garrantziaz eta nola gaur egun lurralde askotan helburu bat bezala jarri egin duten ikasleentzako. Honen harira, Mitchek ematen dizkigu umeek egindako hainbat proiektuen adibideak eta hauekin batera kodifikatzeak ematen dizkigun aukerak azaltzen ditu.
Mitchen aburuz, kodifikatzeak irekitzen die atea ikasleei ikaskuntza prozesu berri batera, ez da bakarrik kodifikatzen ikastea, baizik eta ikastea kodifikatzerakoan. Baliabide honekin ez da bakarrik landuko ikasleen sormena, nahi dugun gaia, balore edota gaitasun baizik. Honekin batera Mitchek esaten du kodifikatzean lortzen diren ezaguerak esanguratsuagoak direla gela batean eredu tradizionalaren bidez lurtutakoekin konparatuz. Hau defendatzen du esanez kodifikazioarekin ez dituztela kontzeptuak irakurtzen edo ikasten bakarrik, bizik eta erabili behar dituztela eta hauekin interakzio-natu, honekin lortuko dute hobetu ulertzea kontzeptuak.
Mitchekin bat nator orokorrean, kodifikatzea oso baliabide eraginkorra da. Hau esaten dut, nik Scratcha erabili behar izan dudalako hainbat proiektu sortzeko eta oso tresna erabilgarria da. Scratcharekin landu ditzakegun gaiak kontaezinak dira, eta gainera sormena maila handietan lantzen da. Honekin batera ikasleek sentituko dute zer den frustrazioa eta hau kudeatzen ikasiko dute, batez ere sentituko dute Scratchan aginduak ematerako nahian baina txarto ateratzerakoan, beraz esan dezakegu Scratcha ez dituela gaitasun intelektualak lantzen bakarrik. Nire ustez, baliabide honek komunikatzeko era ezberdin bat da, honen bitartez sentimenduak transmititu ditzakete, adibidez Mitchek erakutsi dituen proiektuetan amarentzako txartelak agertu dira non umeak beren sentimenduak erakusten zituzten.