Koldo Saratxaga
Koldo Saratxaga bideo honetan hitz egiten du hainbat gaiei buruz: hezkuntza, gizartea, lanbidea, pertsonak, etab. Batez ere hitz egiten du gizartea eta lanbidearen arteko harremanari buruz, baina niri interesatzen zaidan atala hezkuntza da, batez ere ikasleak.
Koldok aipatzen du, gaur egungo ikasleek hegoak dituztela, baina moztuak, hau da, ez da ikusten belaunaldien arteko ezberdintasunak, eta gainera guztioi naiz eta ez egon bi ikasle berdinak egiten dizkiegu azterketa berdinak, nahi ditugulako 25 ikasletik 25 ikasle arrakastatsuak izatea. Eta hau ikusten dugu, 25 ikasletik 2 ikaslek ezinegona dutenean irakaslearen erreakzioa erditik kentzea denean.
Koldok aipatzen duenarekin guztiz ados nago, ez da jasangarria ikasleen sorkuntza eta berezitasunak akatzea azterketa berdina erabiliz. Hau gaur egun oso argi ikusten dugu selektibitatearekin, non estatu baten ikasle guztiek aurkezten dira azterketa berdina egiteko. Azterketa bat zeinak, 18 urteko ibilbide oso bat mugatzen duena. Baina hor ez da bukatzen, selektibitatea bukatu ondoren unibertsitatean gauza bera gertatzen da nahiz eta irakasle asko ezetz esan. Baina oraindik ere, ikasleak aterako dira ikasketa bukatzerakoan eta aurkituko dute beren buruak mahai baten atzean ikasi ez dituzten gauza egiten.
Honen arrazoi nagusia gizarteak dauka. Gizarteak nahi du gure eguneroko ikasleek ezaguerak izatea eta dituzten sentimenduak baztertu. Ez da inporta ikasleek dituzten sentimenduak bakarrik garrantzitsua dena ezaguerak izatea da. Eta hor aurkitzen da sistema meritokratikoaren arrazoia hain zuzen ere, ezaguera gehien dituen ikaslea onena da.