"Entre maestros"
"Entre maestros" dokumental honetan aurkitzen dugu irakasle baten erronka zailenetarikoa. Dokumental honen hasieran aurkitzen dugu irakasle baten nahia proiektu beaten idatzi zuena. Berak nahi zuen klaseak modu batean ematea, estatuak, zuzendaritza, curriculuma esku sartze barik. Hortik, hasten da dokumentala, irakasle honek hartu egiten du ikasle talde boluntario bat beraiekin lantzeko klase eredu hau 12 egunetan.Irakasle honen helburua bizitza erakustea da, edukietatik at dauden gauzak irakastea. Hasieran ikasleek sartzen dira ikasteko beste metodoak ikasteko, baina ikusten dute nola helburua beste bat dela. 12 saio hauetan irakaslea saiatzen da bakoitzak bere burua ezagutzea laguntzen, horretarako erabiltzen ditu galdera pertsonalak, eta honen erantzunak lortzeko rol askoz hurbilago bat erabiltzen du.Amaierako saioan ikusten da nola ikasleen jarrera guztiz ezberdina da, eta nola irakasleak lortu egin duela beren konfiantza izatea eta komunikazio sakonago bat izatea, horrela ikasleen sentimenduak ulertzen ditu eta laguntzen die hauek ulertzera eta azaltzera.
Hemen aurkitzen dugu landu beharreko alderdi oso garrantzitsua hezkuntzan, sentimenduak. Ulertu behar dugu ikasleak ez direla automatak edo robotak, pertsonak baizik, hau esan nahi du sentimenduak dituztela, izateko era ezberdinak, etab. Irakasle batek landu beharko zuen eredu horrelako saio bat astean zehar gutxienez, horrela lortuko zuen ikasle bakoitzaren pentsamenduak edota sentimenduak ulertzea, eta gainera lagundu diezaioke sentimendu hauek barneratzen eta kudeatzen bere adinetan oso esanguratsua izan ditzakeen gauza bat.Irakaslea izanik ikasleak ezagutu behar ditugu eta oinarritzen bagara edukiak irakastera bakarrik ezingo dugu benetan ezagutu. Hor irakaslearen erronka, lortu behar dugu oreka bat, non ikasleak ulertu behar ditugu eta aldi berean edukiak irakatsi behar dizkiegu. Film honetan ikusten dugu adibide oso argi bat, hasieran irakasle-ikasle arteko harreman oso estereotipatua da, aldiz filmaren amaieran ikusten dugu nola harreman hau askoz estuagoa dela eta nola ikasleak eta irakaslea maila berean aurkitzen direla.