top of page

Liburuaren 8. pasartea


Liburuaren paragrafo honek erakusten digu hezkuntza sistemak daukan porrotaren alderdi bat, irakasleak. Liburuak adibide argi bat erakusten digu, non aita batek galdetzen dion bere semearen irakasleari zergatik ez dituztela egiten programazioarekin loturiko jarduerak. Irakasleak erantzun zion ez zeukalako denborarik hauek prestatzeko ezta hauei buruz ikasteko. Horren ondorioz, guraso elkarte batek mugitu egin zen jarduera hauek eta trebetasun hauek beren seme-alabei helarazteko.

Irakasle honen adibidean ikusten dugu irakasle bat bere lana maite ez duena, eta irakasle on bat izateko ezinbestekoa da lana maitatzea, horrela bakarrik egongo gara %100 inplikatuak. Adibidearen irakaslearen jarrera oso eragin txarrak sortzen ditu umeengan. Umeek posibilitate gehiago izango dute eskola gorrotatzeko hain zuzen ere. Irakasleak ez badu saioa prestatzen era eramangarria egiten edota jarduera ezberdinak egiten, umeek aspertu egingo dira eta eskolarekiko ikuspuntua negatiboa bilakatu egingo da.

Nire ustez irakaslearen lana ardurak eskatzen ditu eta hauekin lan egin dezakegu lana maitatzen badugu bakarrik. Azkenean irakasle batek urtero 25 umeen hezkuntza prozesuaren arduraduna da, horregatik desmotibatua ikusten badu bere burua lana hor bertan behera utzi behar du, bestela oso kaltegarria izango da ikasleentzako.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page