top of page

Liburuaren 4. pasartea


Paragrafo honetan deskribatzen da eskola guztietako arazo larri bat. Leku askotan ikasle batek arazoak baditu irakasgai batekin zuzenean lotzen da zailtasunarekin, hau da umeak ez du emaitza onik lortzen edukiak oso zailak direlako. Baina paragrafo honetan azaltzen den bezala, guztiz okertuta daude hau esaten dutenek. Kasu gehienetan umeentzako lantzen hari diren edukiak aspergarriak dira beraientzako, eta ondorioz ez dute arreta jartzen. Umeek ez dute nahi errazak diren ekintzak, umeek nahi dutena erronkak dira, interesgarriak diren jarduerak, eta erronka bat interesgarria da emaitza zaila bat duenean.

Adibide hau ikusten dugu gaur eguneko gurasoetan, halaber erabiltzen dituztelako argudio hauek (oso zailak direla bere umeak lantzen hari dituen edukiak) umeen emaitza negatiboak justifikatzeko. Eta hau aldatzeko, gurasoek esku sartze handiago bat izan behar dute umeengan, hots interesatu behar dira egunero umeek egiten dutenari buruz, eta galderak egin erantzunak bilatzeko. Gurasoek umeen konfiantza badute galdetegi hau oso baliagarria izango da eta zalantza askotako erantzunak emango dituzte. Baina aurre-epaiketa egiten badugu arazoa estaltzeko modu bat besterik ez dugu lortzen.

Beraz, umeek egunero egoera berriei aurre egin behar diote, zeinetan sentimendu desberdinak sortuko dira oraindik ez izandakoak. Horren ondorioz, oso garrantzitsua da gurasoen esku sartzea eta beren alboan egotea momentu guztietan zehar. Horrela gurasoek lortuko dute umeen papera ulertu eta babesa ematea segurtasuna izateko gurasoengan.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page