top of page

Liburuaren 3. pasartea


Paragrafo honek deskribatzen digu gure gizartearen egoera. Paragrafo honetan ikusten dugu nola 8 urteko ume batek laguntzen diola bere aitari konputagailuarekin, eta aitak hau ikusiz gero harritzea normala da.

Honekin deskribatzen du etxe askoren egoera, non umeek gurasoek baino ezaguera gehiago dituzte konputagailuei buruz. Egoera hauetan gurasoek onartu behar dute bere seme-alabek beraiek baino trebeagoak direla teknologia berriekin, batez ere ohituta daudelako hauekin trebatzera. Ordenagailuen trebeziari dagokionez, nire ustez arrazoi konkretu bat aurkitzen dut, umeak ez dute beldurrik gauza berriak frogatzera edota gauza berriekin trebatzera. Adibidez, kasu honetan ume batek ordenagailu batean ez du erreparorik edozein botoi klikatzera edo edozein web orrialdean sartzera, hau egiten dute helbururik gabe eta honekin lortzen dute ordenagailua manipulatzen hastea. Aldiz, gurasoek eta helduek beldurra dute gauza berriek frogatzera eta hauekin trebatzera, horregatik ikusten dugun bezala, Laurenek aitak baino ezaguerak gehiago ditu, aitak ez delako gai botoi ezberdinak sakatzera.

Honekin ikusten dugu ikasketa eredu desberdin bat, esperimentazioa. Umeek beren kabuz frogatzerakoan etekin batzuk lortuko dituzte, onak edo txarrak, nahi dutenak edo nahi ez dutenak. Hau behin eta berriro egiterakoan, ezaguera batzuk barneratuko dute ikasketa esanguratsu baten bitartez. Esanguratsuak izango dira, ezaguera horiekin lan egin dutelako, eta ondorioz hobeto barneratu egin dute.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page