Liburuaren 2. pasartea

Paragrafo honetan oso argi ikusten dugu gaur egun teknologia berriek dituzten arazo oso garrantzitsu bat, irakurtzen den bezala gaur eguneko teknologiak eskoletan eta hezkuntza sisteman ezartzerakoan eredu tradizionala jarraitzen dute. Hau da, dagoen hezkuntza sistema jarraitzen dute helburu bezala konputagailuak ezartzerakoan. Horregatik erabiltzen du “ciberavestruces” terminoa, arazo honen arduradunei igorriz. Hemen azaltzen da hezkuntzaren arazo batekin, non teknologia berriak ezarri nahi dituzte sistemari egokituz, horrek sortzen du teknologia hauetako jarduerak edo edukiak ez lortzea oinarrizkoa den helburua, irakastea beste modu batean.
Oraindik ere ez zaie bururatu agian hezkuntza sistema aldatu beharko genuela teknologia berriak eraginkorrak izateko. Ez da beharrezkoa sistema osoa aldatzea, baizik eta teknologia berrien konpetentziak. Jasanezina egiten da baliabide berri hauek sartzea eskoletan eta erabiltzea arbela arrunt bat bezala, hau gertatuz gero ez da ezertarako balio hauen sorrera. Nabaritu behar da hezkuntzan aurrerapenak izateko sortu egin direla baliabide edo tresna hauek.
Hezkuntza sistema aldatu edo egokitu ahal izateko kontuan hartu behar dugu, nortzuk sortzen dituzten software hauek, hau da argitaletxeak aldatu behar dute beren ikuspuntua, azkenean oinarritzen direlako liburuak era digital batean helaraztean. Eta honek sortzen du eredu tradizional digital bat izatea gure eskoletan hain zuzen ere.