top of page

Liburuaren 1. pasartea


Paragrafo hau irakurri ostean, zalantza bat bururatu zidan, irakurtzen den bezala Ianek oso trebea zen bideoak bideo-gailuan sartzen eta hauek programatzen, eta gai zen berak bakarrik bideo bat hautatzeko eta martxan jartzeko. Agian Ianek ez da gai esparru jakin bateko bideo bat aukeratzeko oso txikia delako, baina testuan agertzen den esperientzia txar batetatik igaro eta gero komenigarria da tresna batean ustea ardura.

Ianen arraina hiltzen bada eta horren zergatia bideo batean badaukazu emango zenioke bideoa azalpenik eman gabe? Nire ustez oso garrantzitsua da umeek teknologia berriak manipulatzen jakitea eta beren kabuz zalantzei erantzunak bilatzea, baina kasu honetan sortu egin den zalantza traumatikoa izan dezake. Hau da, gai batzuk nire ustez gurasoekin lantzea beharrezkoa, umeek gurasoengan daukaten konfiantza oso garrantzitsua delako eta hauek babes emozionala eman diezaielako, eta aldiz tresna inpertsonal bat ezin du. Gai hauek adibidez gure aurrean daukaguna heriotza gurasoekin lantzeko gai bat behar zen, baina ez dut esaten teknologia ezin dugula erabili erantzuna emateko. Agian egokiena litzake bien arteko laguntza izatea erantzuna sortzeko. Adibidez, gurasoek Interneten bidez bilatu dezakete erantzun egokia umearekin baina era pertsonalean azaldu zergatia, horrela babes emozionala emango die.

Horren ondorioz kontu handi izan behar dugu teknologiaren aurrerekin eta gure seme-alabak begiratzen dituzten edukiekin. Azkenean bere kabuz bilatzen badute egora horrelako zergatia erantzun gogor bat aurkitu dezaketelako eta ez dira gai izango erantzun honek sortzen dituen ondorioak barneratzeko.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page