top of page

Aurkeztutako 1. Scratcha

Kaixo lagunok!

Hemen txertxatzen dizuet irakaslei aurkeztutako 1go scratcha, honetan azaltzen dugu adibide bisual batekin euskararen aldeko eta kontrako jarrerak. Horretarako erabaki genuen euskarari buruzko bi egoera sortu, baina gaur egun ematen diren egoerak.

Scratch honen atzean lan pilo bat dago irakasle-eskolako lau ikasleek egindakoa. Scratcha burutzeko pausu asko eman genituen azkenengo emaitza aurkeztu aurretik. Emandako lehenengo pausua landuko diren edukiak aukeratzea da, horretarako aurreikusi genuen scratchan genituen trebeziak, zer egin dezakegun eta zer ez ikusiz. Azkenean erabaki genuen hizkuntzari buruzko gaiak aukeratzea, hain zuzen ere dialektoa, soziolektoa, hizkuntzarekiko jarrerak... Gai hauek aukeratuz gero, scratcharen planifikazioarekin sartu ginen, hemen hitz egin genuen nolakoa izan behar den gure scratchari buruz, alegia zer izan behar duen, ideiak, ondorioak, etab.

Scratcharen planifikazioa burutuz gero, erabaki genuen lana rolak banatzea. Bat audioak grabatu, bestea scratcharen mugimenduak programatu, bestea agertuko diren irudiak egin...

Proiektua bukatzeko hainbat ordu eman genituen, egia esanda pixkat konplexua zelako burututako ideia. Asko lagundu zigun taldeko bi nahiko trebeak garela teknologiekin kontuetan eta mugimenduak eta aginduak ematerakoan ez ditugu izan arazo askorik.

Azkenean esan behar dugu gure klasean nahiko balorazio ona jasan duela gure schratcha. Beraz, oso harro gaude egindako lanarekin.

Argazki honetan sakatuz gero, irekiko zaizue scratch osoa.

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Pinterest Icon
  • Black Instagram Icon
FOLLOW ME
SEARCH BY TAGS
FEATURED POSTS
INSTAGRAM
ARCHIVE
bottom of page